2014(e)ko maiatzaren 20(a), asteartea

Araudi berriarekin batera ezbetetzeak


  

   Kalean terrazak ipintzeko ordenantza berria apirilaren 9an sartu zen indarrean.
Espazio gehiago, ordutegi gehiago eta erraztasun handiagoak eskainiz hostalaritzari mesedea egiten dion ordenantza aurrera atera zen PNV-PP-PSOE alderdien botoekin. Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak aurkezturiko emendakin guztiak ukatu zituzten, baita Suhiltzaile zerbitzuaren txosten teknikoak ere.
Araudi berria onartu eta gero zer gertatu zen apirilaren 9an? Bada, susmatzen genuena: indarrean sartu zen lehenengo egunean betetzen ez zuten ostalaritzako establezimenduak bazeudela.

2014(e)ko apirilaren 2(a), asteazkena

Zer axola du?


             Beren etekin pertsonala besterik bilatzen ez duten zenbait ostalari ba daude. Arauei jaramonik egin behar ez badiete ez diete egingo, ziria sartu behar badute egingo dute, jomugak lortzeko bizilagunei mindu edo kalte egin behar badiete zer axola du? Nahi ez ditugun ostalariak horiexek dira.

2014(e)ko martxoaren 18(a), asteartea

Informazioa ez da iritsi


Abuztuaren 21an idazkia erregistratu genuen. Bertan, ostalaritzari dagozkion hainbat puntu ezagutzea eskatu genuen: zenbat ikuskapenak egin dira; horietatik zenbat bizilagunen salaketen ondorioak izan dira, zenbatetan akta ireki zen, e.a. (ikusi eskaera)
Azken finean informazioa besterik ez genuen eskatzen, publikoa izan beharko zena baina esku artean ez genuena; 6 hilabete pasa eta gero oraindik ez dugu lortu. ???

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - 
El 21 de agosto registramos un escrito pidiendo información relativa a las inspecciones realizadas en relación con la hostelería: ¿cuántas inspecciones se han realizado? ¿cuántas de ellas han sido consecuencia de denuncias de vecinos? ¿cuántas actas se abrieron?...
En fin, no pedíamos más que información que debía ser pública pero que no teníamos. Han pasado más de 6 meses y seguimos sin tenerla. (leer la solicitud)

Oker geunden


Onartu behar dugu. Gorriti taberna kalean baimenik gabe toldo bat, 4 mahai eta 3 apal ipini izanagatik salatu dugu. Oker geunden; horixe da, hain zuzen, gertatu dena.

Izurrite berria Parte Zaharrean


Parte Zaharra Birgaitzeko Plan Bereziak ez du toldorik ipintzen uzten. Beraz, Udalari (eta bizilagunei) baimenik eskatu gabe inork eskegiten badu, zer pentsatzen dugu? Udalak espedientea irekiko duela, toldoa kenduaraziko duela eta ekonomikoki zigortuko duela. Eta hau gertatu izan ez bada zergaitik izan da? Kontrol arduradunak ezbetetzeaz konturatu ez direlako, betaurreko graduatuak behar dituztelako...?

2014(e)ko martxoaren 4(a), asteartea

Zer gertatu beharko da Udalak eskua hartzeko?

Tabernetako terrazen gehiegizko hedapenak eta axolagabekeriak oinezkoentzako segurtasuna arriskuan jartzen ohi dute. Ondorengo argazkietan ikus daitekeenez urtarrilaren 18an bazkalostean ikastolarako bidean zihoazela bi haur, jaio berri bat eta aita kaltetuak izan dira. Gaitzerdi, artean  inor ez zegoela sillitan eserita!




2014(e)ko otsailaren 10(a), astelehena

Udal webak hainbat akats ditu


Udalak web orrian argitaratzen duen informazioa fidagarria izan behar da eta ezin du datuen egiazkotasunaz zalantzarik sortu. Hala ere, baimendutako terrazekin zerikusirik duen informazioak akatsak ditu. Udalari zuzentzea eta argitaratutakoa berrikustea eskatu diogu, hala nola informaziorako sarbidea erraztea. (eskaera ikusi)

La información publicada en la web del Ayuntamiento no puede presentar duda alguna sobre la veracidad de sus datos. Sin embargo, la información relacionada con las terrazas autorizadas contiene errores. Hemos pedido al Ayuntamiento que los rectifique y que revise lo publicado, además de facilitar el acceso a esos datos. (ver solicitud)

Baimenaren baldintzak beteko ez bazenitu zer gertatuko litzateke?

     Udalak baimena emango balu baina baimenaren baldintzak beteko ez balira, baldintzak betetzeko beharra azkartasunez ez luke Udalak orotaraziko? Ezbetetzeak jarraituko balira, Udalak ez luke zigortuko eta ez luke onartutakoa errespetatzera behartuko? Zaintza eta zigortze Udalaren sistemak ez lituzke eguneroko ezbetetze iraunkor eta publikoak aurkituko? 2 salaketa errejistratuko izan balira, eta ezbetetzeak mantenduz gero, Udalak ez zukeen etengo baimena? GOTT tabernaren kasuan ezezko erantzunak lortzen ditugu.

2014(e)ko urtarrilaren 12(a), igandea

2013 urtea amaitu da!



“Udaldia” amaitua zenean, hainbat terraza salatu genituen; alegia, urriaren 31an lizentzia bukaturik, haien mesederako espazio publikoa erabiltzen jarraitu zutenak.

2013 urtea amaitu denean, hainbat terraza salatzen ditugu; alegia, abenduaren 31an lizentzia bukaturik, haien mesederako espazio publikoa erabiltzen jarraitzen dutenak.

Salaketa batek bestearen antza zergatik du? Jakinda legezko betebeharra dela, kontrol eraginkorra erabili gabe eta indarrean dagoen araudia betetzen ez duenari zigortu gabe zergatik jarraitzen du Udal Gobernuak?