2013(e)ko irailaren 24(a), asteartea

Hiru tabernen gehiegikeriak salatu ditugu: Gott, Atari eta La Torre de Pizza



Terrazak baimentzeko ezarritako baldintzak betetzen diren ala ez egiaztatzea Udalari dagokio baina ez du bere eskumenaz baliatzen. 
Egoera, gero eta okerragoa da baina ezikusiarena egiten du Udalak, ezer gertatuko ez balitz bezala. Horregatik, irailaren 19an, Auzo Elkarteak 3 salaketa berri gehiago erregistratu ditu Udaletxean GOTT, ATARI eta LA TORRE DE PIZZA tabernen gehikeriak salatuz.

-GOTT tabernaren terrazak dagokion baino toki gehiago okupatzen du eta baimendutako tokitik kanpo mahai altuak ditu. Baimenik gabe altzari osagarria dauka, instalazio elektrikoa gauzatu du, berogailu eta eguzkitako handiak dauzka. Ez du leihoa ixten 22etatik aurrera, alboetan hesiak zabaldu ditu, etab. (idazki osoa irakurtzeko hemen klikatu)

-ATARIk, suteagatik izan zuen behin-behineko itxieraren ondoren, 2 toldo berri (abuztuaren 31a kalean) eta 2 toldo ipintzeko burdinak (kale Nagusian) ezarri ditu. Honez gain, sotoko atea irekita mantentzen du janari usaina atariko eskaileretatik barreiatuz. Lehenengo solairuko sukaldea erabiltzen du, zeina debekatuta dagoen, atea irekita mantenduz eta janari usainaren hedapenari lagunduz. (Idazki osoa irakurtzeko hemen klikatu)

-LA TORRE DE PIZZAk neurriz gaineko eguzkitakoak ipini ditu, kale hestu batean baimendutako tokia baino gehiago okupatzen ohi du eta gainera, zeozer esan zaienean eraso-jarrera hartu dute. (Idazki osoa irakurtzeko hemen klikatu).

2013(e)ko irailaren 8(a), igandea

The Parranda Pubaren kasua. Salaketak eragina izan du

Abuztuaren 21ean Auzo Elkarteak idazki bat aurkeztu zuen udaletxean The Parrandaren Pubaren hainbat gehiegikeri eta arau hauste salatuz.

Aste honetan jaso dugu udalaren erantzuna (oraingo honetan erantzuna azkarra izan da) eta hainbat puntutan arrazoia ematen digute (%100ea ez, baian puntu askotan bai). Dirudienez salaketa eraginkorra izan da.

  • Narrika kalean jartzen zituzten bi mahai altuetarako baimena baliogabetu dute (Urte baokitia izanda, zenbaki bikoituetakoei ez baitagokie mahai altuetarako baimena)
  • Emandako lizentzia aldatu eta San Bizente kaleko mahai bat kendu beharko dute, informazio-panel bat irakurtzea eragozten zuelako
  • San Bizente kaleko erlaitzak (ero errepisak) direla-eta espediente bat irekiko dute, pasabidea nabarmen estutzen duelako
  • Taberna itxita dagoenean altzariak kalean jarrita ote dituzten egiaztatzeko agiria egingo dute
Horretaz gain, auzokoek jakinarazi digutenez, galarazi diete musika jartzea gaueko 10:00etatik aurrera 


Udalak emandako erantzun osoa ikusteko klik egun hemen

Arau hauste eta geheigikerien artean bide hau baliatzen jarraitu behar dugu, auzotarron bizi-kalitatea bermatze aldera

Arau hauste edo gehiegikeriarik ikusten baduzu, ez etsi:

  • argazkiak atera eta salatu!
  • Edota guri bidali (honelaez@gmail.com) eta Auzo Elkarteak jarriko du salaketa