2013(e)ko azaroaren 5(a), asteartea

UDALDIA AMAITU DA!


Ostalaritza-establezimenduek, terraza gune publikoan kokatzeko, bai urte osorako bai “udaldirako” lizentzia eskatzeko aukera dute (udaldia Donostian oso denboraldi luzea da, Ostegun Santutik urriaren 31a arte irauten baitu, 7 hilabate baino gehiago aurten). Beren aukera da. Agerikoa da, urriaren 31a arte lizentzia eskatu duenak azaroaren 1ean ez duela ipini beharko. Eta, hala ere, batzuek egin egiten dute. Agerikoa da ere, Udalak urriaren 31a arte lizentzia ematen badu, azaroaren 1ean behatzeko beharra gauzatu beharko duela eta ezin duenak ez duela terrazarik ipini egiaztatu beharko duela. Eta, hala ere, ez du egiten. Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak arrazoi honengatik honako salaketa aurkeztu du.

GARRANTZIZKOA! Urriaren 31an ere terrazen “udaldiaren” ordutegia bukatu zen. Hemendik aurrera eta Aste Santuaren asteazkena arte, terrazak kenduta egon beharko dira:
  • igandetik ostegunera: 23,30ean
  • ostiral, larunbata eta jai bezperetan: 24etan
Hainbat ostalariren “ahazteak” eta ezbetetzeen aurrean udal pasibitatea ezagutuz, zalantzarik ez izan: 092ra deitu (udaltzainak) eta salatu, ezbetetzeari argazkia atera edota Parte Zaharrean Biziri kopia pasa salaketa guk geuk egiteko eta salaketaren jarraipena egin ahal izateko.
Gure eskubidea da eta gure esku dago.

2013(e)ko urriaren 28(a), astelehena

The Parranda berriro ere


Udalak baimendu dituen iharduerak ezarritako baldintzak betetzen dituela bermatzea berari dagokio. Honetarako dituen baliabideak (zaintza, ikuskatze eta zigortzea) erabili behar ditu.
8 mahaiak mantentzen ditu
Udalaren pasibitateak, eraginkortasunik ezak, errotik moztu behar diren gertaeren aurrean amore emateak zentsuragarria izateaz gain hiritarren konfiantzaren galera besterik ez du erakartzen.
Gure salaketa bati erantzunez, mahai bat kendu behar zuela The Parrrandak bere terrazatik onartu zuen Udalak. Hala ere, hilabete eta erdi bat pasa ondoren, The Parrandak mantentzen ditu 8 mahaiak temati eta ez betetze horrek ez du eraginik izan.

2013(e)ko urriaren 8(a), asteartea

4 salaketa berri

Berriro ere, 4 salaketa erregistratu ditugu Udalean. Oraingoan, Udalak gaizki emandako 3 baimen salatu ditugu. Udalak araua betearazi behar du baina hori baino lehenago, Udalak berak araua bete behar du; ematen dituen lizentziak arauan oinarrituta egon behar dira. Baina Giroki (ikusi salaketa osoa), Kantoi (ikusi salaketa osoa),  eta La bodega Donostiarra (ikusi salaketa osoa),  tabernei ez zegozkienean Udalak baimenak eman ditu. Ulergaitza.

4.  salaketa Kenji sushiaren aurka erregistratu dugu baimenik gabe mahaiak, aulkiak eta apalak ipini izanagatik (ikusi salaketa osoa),

2013(e)ko irailaren 24(a), asteartea

Hiru tabernen gehiegikeriak salatu ditugu: Gott, Atari eta La Torre de Pizza



Terrazak baimentzeko ezarritako baldintzak betetzen diren ala ez egiaztatzea Udalari dagokio baina ez du bere eskumenaz baliatzen. 
Egoera, gero eta okerragoa da baina ezikusiarena egiten du Udalak, ezer gertatuko ez balitz bezala. Horregatik, irailaren 19an, Auzo Elkarteak 3 salaketa berri gehiago erregistratu ditu Udaletxean GOTT, ATARI eta LA TORRE DE PIZZA tabernen gehikeriak salatuz.

-GOTT tabernaren terrazak dagokion baino toki gehiago okupatzen du eta baimendutako tokitik kanpo mahai altuak ditu. Baimenik gabe altzari osagarria dauka, instalazio elektrikoa gauzatu du, berogailu eta eguzkitako handiak dauzka. Ez du leihoa ixten 22etatik aurrera, alboetan hesiak zabaldu ditu, etab. (idazki osoa irakurtzeko hemen klikatu)

-ATARIk, suteagatik izan zuen behin-behineko itxieraren ondoren, 2 toldo berri (abuztuaren 31a kalean) eta 2 toldo ipintzeko burdinak (kale Nagusian) ezarri ditu. Honez gain, sotoko atea irekita mantentzen du janari usaina atariko eskaileretatik barreiatuz. Lehenengo solairuko sukaldea erabiltzen du, zeina debekatuta dagoen, atea irekita mantenduz eta janari usainaren hedapenari lagunduz. (Idazki osoa irakurtzeko hemen klikatu)

-LA TORRE DE PIZZAk neurriz gaineko eguzkitakoak ipini ditu, kale hestu batean baimendutako tokia baino gehiago okupatzen ohi du eta gainera, zeozer esan zaienean eraso-jarrera hartu dute. (Idazki osoa irakurtzeko hemen klikatu).

2013(e)ko irailaren 8(a), igandea

The Parranda Pubaren kasua. Salaketak eragina izan du

Abuztuaren 21ean Auzo Elkarteak idazki bat aurkeztu zuen udaletxean The Parrandaren Pubaren hainbat gehiegikeri eta arau hauste salatuz.

Aste honetan jaso dugu udalaren erantzuna (oraingo honetan erantzuna azkarra izan da) eta hainbat puntutan arrazoia ematen digute (%100ea ez, baian puntu askotan bai). Dirudienez salaketa eraginkorra izan da.

  • Narrika kalean jartzen zituzten bi mahai altuetarako baimena baliogabetu dute (Urte baokitia izanda, zenbaki bikoituetakoei ez baitagokie mahai altuetarako baimena)
  • Emandako lizentzia aldatu eta San Bizente kaleko mahai bat kendu beharko dute, informazio-panel bat irakurtzea eragozten zuelako
  • San Bizente kaleko erlaitzak (ero errepisak) direla-eta espediente bat irekiko dute, pasabidea nabarmen estutzen duelako
  • Taberna itxita dagoenean altzariak kalean jarrita ote dituzten egiaztatzeko agiria egingo dute
Horretaz gain, auzokoek jakinarazi digutenez, galarazi diete musika jartzea gaueko 10:00etatik aurrera 


Udalak emandako erantzun osoa ikusteko klik egun hemen

Arau hauste eta geheigikerien artean bide hau baliatzen jarraitu behar dugu, auzotarron bizi-kalitatea bermatze aldera

Arau hauste edo gehiegikeriarik ikusten baduzu, ez etsi:

  • argazkiak atera eta salatu!
  • Edota guri bidali (honelaez@gmail.com) eta Auzo Elkarteak jarriko du salaketa

2013(e)ko abuztuaren 23(a), ostirala

"Sirimiri" tabernaren sutea eta "The Parranda"ren terraza. Auzo Elkartearen ekimenak

Sirimiriko sutea: udalari azalpen eske

Uztailaren 24an sutea izan zen Kale Nagusiko Sirimiri tabernan, ondorioz suhiltzaileek bizilagunak etxetik atera behar izan zituzten. Suteak Sirimiritabernari ez ezik, Atari tabernari ere eragin zion; bien arteko loturaren bat omen zegoen-eta.
Gertaera horren aurrean Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak idazki bat bidali dio udalari eskatuz ikerketaren emaitza ezagutzera eman ditzan eta gertaerak sortarazitako galderei erantzun zehatza eman diezaien. Hona hemen udalari luzatutako galderetako batzuk (Idazkia osorik hemen):


  1. Sutearen jatorria zirkuitulabur bat ("korto" bat alegia) izan omen da. Nola eman daiteke korto bat instalazio berri batean? (urtebete baino berriagoa) Zorigaiztoa izan da ala dfektuten bat zuen instalazioak?
  2. Sutea detektatzeko eta alarma emateko instalazioak ondo funtzionatu al zuen?
  3. Sutea Sirimiri tabernan eman zen. Nola liteke Atari tabernak ere kalteak izatea? Egia al da zurrumururek diotena: bi tabernen arteko lotura zegoela? Hla balizt, baimena ote zuten horretarako? Zeinek emanda? Udal zerbitzuen kontrol teknikoak gainditu al zituen?... Eta horrela ez balitz, zigorren bat jarri edo jarriko al zaie?
  4. ...
  5. ...
  6. ...
  7. Etxea hustutzerakoan bertan pentsio ilegal bat ere agertu zela esaten da. Egia al da? Hala balitz, zigor-neurriren bat hartu ala hartuko al da?
===

"The Parranda" pubaren terraza, araudiaren barnean?

Uztailaren amaiera aldean ireki zuten "The Parranda" puba (Narrika eta sanbizente kaleen kantoian, lehen Txintxarri taerna zegoen tokian)
Terreza handi bat jarri dute. Dirudienez horretarako baimena lortu dute. Baina gure elkarteak zalantza asko ditu, ez du argi ikusten terraza horren osagaiak araudiak ezarritakoarekin bat datorrenik.
Zalantza horiek zerrendatzen dituen idazki bat aurkeztu du udaletxean azalpen eske. 
Zalantzen laburpena:
  • Araudiaren arabera, 2013an mahai altuak jarri daitezke Narrika kaleko tabernetan, baina ez alde horretan bestean baizik (zenbaki bakoitietan bai, bikoitietan ez. Eta "The Parranda" bikoitia da)
  • Ez du uzten libre suteetarako gutxieneko pasabide (3,5 m)
  • San Bizente kaleko azken mahaiak informazio-panel bat ikusteko (San Bizente elizari buruzko informazioa ematen duena) oztopo da
  • San Bizente kalean mahaiak ez ezik, apalak ere jarri dituzte. Honelako apalak jartzea galarazita dago. Eta gainera apal horiek, 3,5 metro baino estuago den pasabide, are gehiago estutzen dute
  • Mahai horiek guztiek tabernaren espazioa 28 metro karratutan areagotuko dute
  • ...
    Idazki osoa hemen duzue.

2013(e)ko uztailaren 30(a), asteartea

Turista-saldoa kalean zalapartan

2013ko uztailaren24an grabatutako bideoa.Zarata entzuten hasi eta hara...

Honela hasi...


Honela jarraitu...